Zer da hipika?
Hipika zaldiz egiten diren kirolen edo kirol-jardueren multzoa (lasterketa, poloa, patoa, etab.) da
Hipikaren historioa:
Nahiz eta historikoki antzinakoa izan (Aintzinako Erooman Kuadringa-lasterketak eta bikigoek Odin eta Hrungnir omentzeko egiten zituzten zaldi-lasterketak) XVIII. mendian antolatu zuten egun Apuestuei esker laster hazi zen.
Nola ibiltzen da zaldi gainean:
Zebaduran hamabi minutu eta erdian ibilera, geldialdia, norabide-aldaketa, mugimendu eta figura batzuk txukun burutu behar dira 60 x 20 m-ko pistan; bost epailek ematen dute puntuazioa. Oztopo-jauzia da probarik ezagunena: ibilbide jakin batean jauziz gainditu beharreko 10-15 oztopo daude ezarrita. Oztopo batzuk bertikalak dira (landare-hesiak, langak, ateak eta hesiak) eta beste batzuk anizkoitzak (oxer bikoitzak, barra paralelozko langak, etab.). Zaldiek 6 urtetik gorakoak izan behar dute eta gainean 75 kilo eraman behar dituzte (zaldizkoa barne). Hutsegite gutxien denbora laburrenean egitea lortzen duen zaldizkoa da garailea. Lehiaketa osoa izenekoa ondoz ondoko hiru egunetan zehar egiten da eta hiru proba burutu behar dira: zebadura-ariketa, erresistentzi proba (35 km-ko ibilaldia toki malkartsuetan) eta ohizko jauzi-ariketa. Hiru probetan puntu gehien lortzen duenak irabazten du. Probarik zailena eta gogorrena da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario