miércoles, 9 de marzo de 2011

Hipika


Zer da hipika?
Hipika zaldiz egiten diren kirolen edo kirol-jardueren multzoa (lasterketa, poloa, patoa, etab.) da

Hipikaren historioa:

Nahiz eta historikoki antzinakoa izan (Aintzinako Erooman Kuadringa-lasterketak eta bikigoek Odin eta Hrungnir omentzeko egiten zituzten zaldi-lasterketak) XVIII. mendian antolatu zuten egun Apuestuei esker laster hazi zen.

Nola ibiltzen da zaldi gainean:

Zebaduran  hamabi minutu eta erdian ibilera, geldialdia, norabide-aldaketa, mugimendu eta figura batzuk txukun burutu behar dira 60 x 20 m-ko pistan; bost epailek ematen dute puntuazioa. Oztopo-jauzia da probarik ezagunena: ibilbide jakin batean jauziz gainditu beharreko 10-15 oztopo daude ezarrita. Oztopo batzuk bertikalak dira (landare-hesiak, langak, ateak eta hesiak) eta beste batzuk anizkoitzak (oxer bikoitzak, barra paralelozko langak, etab.). Zaldiek 6 urtetik gorakoak izan behar dute eta gainean 75 kilo eraman behar dituzte (zaldizkoa barne). Hutsegite gutxien denbora laburrenean egitea lortzen duen zaldizkoa da garailea. Lehiaketa osoa izenekoa ondoz ondoko hiru egunetan zehar egiten da eta hiru proba burutu behar dira: zebadura-ariketa, erresistentzi proba (35 km-ko ibilaldia toki malkartsuetan) eta ohizko jauzi-ariketa. Hiru probetan puntu gehien lortzen duenak irabazten du. Probarik zailena eta gogorrena da.

viernes, 4 de marzo de 2011

Eskolako ikasbidaia 2011

Ikasbidaia hementxe dugu, hilabete baino gutxiago gelditzen zaigu! Hori dela eta, eta gelditzen zaizkigun egunak girotzeko, horratx aurrerapen bat...


 Imajinatzen zareten bezala, gogo izugarria daukagu Bartzelonara joateko. Egia esanda, oraindik ez dakigu ze irakasle joango diren, ezta ze egunetan aterako garen,baina hori gutxienekoa da, ondo pasatzeko,gauza berriak ezagutzeko eta festa askotara joateko gogo handia daukagu.
Lehenengo mailan geudenetik, orain arte, helmuga berdina edo antzekoa daukagu denok, DBHko titulua ateratzea eta ikasbidai izugarria bizitzera.

Inauteriak 2011

Aurten gure azkeneko urtea denez ikastetxean, inauteriak ospatu nahi ditugu. Gustatuko litzaiguke denok parte hartzea eta oso ondo pasatzea!
Anima zaitezte!

miércoles, 2 de marzo de 2011

Toki Alai

Elatzeta eta Toki Alaiko ikasleak elkartzen diren DBHko ikastetxea.Toki-Alai Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Proiektu publikoa eta dohainekoa da, D Ereduan diharduena, eta Irungo hiriko auzo desberdinetako ikasleak biltzen dituena. Hartzen duen lurralde-esparrua zabala eta anitza da, eta halakoa da, era berean, bertara biltzen diren ikasleen gizarte-esparrua . 


http://www.tokialai.org/sarrera.cfm?hizkuntza=0