miércoles, 9 de marzo de 2011

Hipika


Zer da hipika?
Hipika zaldiz egiten diren kirolen edo kirol-jardueren multzoa (lasterketa, poloa, patoa, etab.) da

Hipikaren historioa:

Nahiz eta historikoki antzinakoa izan (Aintzinako Erooman Kuadringa-lasterketak eta bikigoek Odin eta Hrungnir omentzeko egiten zituzten zaldi-lasterketak) XVIII. mendian antolatu zuten egun Apuestuei esker laster hazi zen.

Nola ibiltzen da zaldi gainean:

Zebaduran  hamabi minutu eta erdian ibilera, geldialdia, norabide-aldaketa, mugimendu eta figura batzuk txukun burutu behar dira 60 x 20 m-ko pistan; bost epailek ematen dute puntuazioa. Oztopo-jauzia da probarik ezagunena: ibilbide jakin batean jauziz gainditu beharreko 10-15 oztopo daude ezarrita. Oztopo batzuk bertikalak dira (landare-hesiak, langak, ateak eta hesiak) eta beste batzuk anizkoitzak (oxer bikoitzak, barra paralelozko langak, etab.). Zaldiek 6 urtetik gorakoak izan behar dute eta gainean 75 kilo eraman behar dituzte (zaldizkoa barne). Hutsegite gutxien denbora laburrenean egitea lortzen duen zaldizkoa da garailea. Lehiaketa osoa izenekoa ondoz ondoko hiru egunetan zehar egiten da eta hiru proba burutu behar dira: zebadura-ariketa, erresistentzi proba (35 km-ko ibilaldia toki malkartsuetan) eta ohizko jauzi-ariketa. Hiru probetan puntu gehien lortzen duenak irabazten du. Probarik zailena eta gogorrena da.

viernes, 4 de marzo de 2011

Eskolako ikasbidaia 2011

Ikasbidaia hementxe dugu, hilabete baino gutxiago gelditzen zaigu! Hori dela eta, eta gelditzen zaizkigun egunak girotzeko, horratx aurrerapen bat...


 Imajinatzen zareten bezala, gogo izugarria daukagu Bartzelonara joateko. Egia esanda, oraindik ez dakigu ze irakasle joango diren, ezta ze egunetan aterako garen,baina hori gutxienekoa da, ondo pasatzeko,gauza berriak ezagutzeko eta festa askotara joateko gogo handia daukagu.
Lehenengo mailan geudenetik, orain arte, helmuga berdina edo antzekoa daukagu denok, DBHko titulua ateratzea eta ikasbidai izugarria bizitzera.

Inauteriak 2011

Aurten gure azkeneko urtea denez ikastetxean, inauteriak ospatu nahi ditugu. Gustatuko litzaiguke denok parte hartzea eta oso ondo pasatzea!
Anima zaitezte!

miércoles, 2 de marzo de 2011

Toki Alai

Elatzeta eta Toki Alaiko ikasleak elkartzen diren DBHko ikastetxea.Toki-Alai Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Proiektu publikoa eta dohainekoa da, D Ereduan diharduena, eta Irungo hiriko auzo desberdinetako ikasleak biltzen dituena. Hartzen duen lurralde-esparrua zabala eta anitza da, eta halakoa da, era berean, bertara biltzen diren ikasleen gizarte-esparrua . 


http://www.tokialai.org/sarrera.cfm?hizkuntza=0

Stop motion

Klase batzuk erabili ditugu argazkiak ateratzeko, eta gero movie maker programarekin argazkiak elkartu ditugu.

viernes, 25 de febrero de 2011

Mendia



Hasieran mendi baten argazki bat genuen, eta gero behi batzuen argazkiak moztu eta itsatsi genituen Gimp-a erabiliz.

Zimurrak


Geruza berri batean aurreko irudia kopiatu dugu, eta zimur talde bat kendu dugu. Beste geruza berri bat sortu, eta aurreko irudia kopiatu dugu. Hor beste zimur talde bat kendu diogu, hau da, azken geruza bikoiztu, eta bikoiztutakoan aldaketak egin ditugu.

Ordenagailuaren osagaiak eta funtzionamendua


Gaur egun dauden ordenagailuak, lehen zeudenekin konparatzen, argi dago gauzak asko aldatu eta aurreratu direla.
Ordenagailu berriak, zaharrak baino askoz txikiagoak eta arinagoak dira, baina programa eta berrikuntza gehiago dituzte.
Bideo hauek ordenagailuaren osagaia eta historia aurkezten dituzte.

miércoles, 23 de febrero de 2011

Teresa Errandonea

16 urteko Irungo neska da, eta atletismoaren munduan nahiko nabarmentzen da bere gaitasun fisikoarengatik.
Teresa Errandonea, jadanik, Espainia mailako konpetizio garrantzitsu askotan parte hartu du, eta geroz eta hobeto egiten du.

Olatuz olatu

Urriko arrats hartan
ez nizun agur esan
hitzez hitz
akordatzen naiz

Izan giñen haur haien
ikara gabeko
irriak non dauden
ez zara oroitzen

Ondarrezko dorretan
defendatzen giñen
marea igotzean
era berean...

...Imaginatzen zaitut
olatuz olatu
borrokatuz
eta zu?.. non zuade zu??..
eta zu?.. non zaude zu??..

Eta zenbat alditan
irudikatu dudan
egunaz
akordatzean

Beldurrik gabeko
irrifare hura
azaleratzen zait
sinetsiz noizbaiten

Dena aldatuko dela
burnizko dorrea
eroriko dela
oroitzen zara

umetan itsasoak
arezkoak hautsi
zituen bezala...

...jausiko dira
olatuz olatu
lortuko dugu
zihur pausorik pausu

Garen guztia
berriz proban jarrita
eta zu?..eta zu?..
eta zu?..eta zu?..

Nitaz askotan
oroitzen al zara

viernes, 18 de febrero de 2011

Lizardi Euskara azterketa

Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
eta gu ere hire zain geundela
esan zioagu
ez hitzela aspaldi azaldu
etxetik
eta belatzean eseri gaituk denok
erlojuak janez
baina mezularia bidali diagu Alosko torrea
eskilara luzetan
beleak uxatzen
ote hintzen ikus zezan
gero kanpaiak entzun dizkiagu
zakurrak zaunkaka
orduan sortu haiz bidetik
balantzaka
eta hirekin aurrez aurre jarri garenean
zerraldo erori haiz gure oinetan
eta gorpu gogor hintzen
udazkenaren tronoan
hertsi dizkiagu begiak
adiosik ez
eta goizaldean
muxika hezur batetan sarturik
o petit poete
pirotekniarik gabe lurperatu haugu
baratzan.


miércoles, 16 de febrero de 2011

Irudi biluztuak

Zergatik galdu ziren erantzunak?
Nora egin zuten ihes hitz goxoek?
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak?
Inoiz ikusi ditut ihesean irudi biluztuak jolasean,
Sinetsi eman nizun muxu bakoitza benetan zela.
Denboraz kartazala, biok aldatu gara,
Non sartu zara?
Ze leku gelditu zen bilatzeko
Errudunik ez zela ikusteko
Nola eman genion garrantzi gehiegi ez zeukanari.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean,
Amets ezkutuen isiltasunean.
Zergatik galdu ziren erantzunak
Nora egin zuten ihes...
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak.
Denboraz kartazala, ta ziur, biok aldatu gara, 
Non sartu zara?
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Ezin zaitut utzi gauean galtzeko, agur esateko.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean,
Amets ezkutuen isiltasunean.





http://www.youtube.com/watch?v=0j_nv0Z6BFk




Jara eta Irigoyen